XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A tarjeta, Bidaiaria.

Argibideak: Deitu bus-geltokira eta galdetu ea Donostia, Gasteiz eta Bergararako autobusak zer ordutan diren.

Idatzi jasotako informazioa, ez ahazteko.

- Egun on.

Aizu, zer ordutan da......ko hurrengo autobusa?.

- Zenbat kostatzen da txartela?.

- Noiz iristen da......ra?.

B tarjeta, Bus-geltokiko enplegatua.

Argibideak: Erantzun bidaiariari, honako taula honetaz baliatuz: Helmuga Ordutegia Prezioa Bidaiaren iraupena Donostia Bergara Gasteiz.

Elkarrizketa bukatu denean, ikasleek beren rolak aldatu eta lehengoaren antzeko elkarrizketak egiten dituzte, hiru leku diferenteetako informazioa duten A eta B tarjetak erabiliz.

7.2.2. Narrazio-moldaketa.

Demagun aurkezpenean lehenaldi bukatua eman dugula eta ariketa kontrolatuaren helburuak lehenaldi bukatua lantzea eta zertara berrikustea direla.

Irakasleak beharko duen materiala prestatuko du: - Narrazioa.

- Ikus-lagungarria.

Narrazioa.

Atzo Mikel Bilbora joan zen alkandora bat erostera, baina Elena ikusi zuen eta Arriagara sartu ziren kafea hartzera.